Hernaniko pelotariek lau partidu jokatuko dituzte gaur, eta horietatik hiru, infantiletakoak, garrantzitsuak izango dira. Bi Hernanin jokatuko dira, 21:00etan hasita: Manex Noble, Intzaren aurka; eta Xabat Pagola Antiguaren aurka. Infantiletako bestea Hondarribian jokatuko da, Hondarribia eta Iker Loiarteren artekoa. Eta azkenik, senior mailako partidua Alegian jokatuko da. Intxurreren kontra jokatuko dute Etxenike eta Zurutuzak 19:30etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!