Txalo zaparradak jaso zituzten Sarriegi eta Gaztelumendik bertso afarian

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 11a, 01:00

Ereñotzuko Udazken Kulturalaren barruan bertso afaria antolatu zuten joan den astean Ereñotzun, eta ohi bezala, leporaino bete zen Ur Mia elkartea. Aitor Sarriegi eta Beñat Gaztelumendi aritu ziren bertsotan, eta bertaratutakoak txalo ugarirekin eskertu zuten hauen bertsotarako abilezia. Udazken Kulturalaren barruan, asteartean, Cariben ateratako argazkiak erakutsiko ditu Laida Marcok eta 80 egunean pelikula jarriko dute datorren ostiralean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!