Gabonetako egonaldietarako izen ematea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 10a, 01:00

Normalean etxeetan bizi diren adineko pertsonek aukera izaten dute Gabonak egoi­tza batean pasatzeko, Foru Aldundiak antolatzen dituen aldi baterako egonaldiei esker. Abendua bi hamabostalditan banatzen da Gabonetako egonaldietan, eta bakoitzerako izen ematea ezberdina da. Ongintzatik jakinarazi du­te­nez, abenduko aurreneko ha­mabostaldia egoitzan pasa nahi dutenek azaroaren 18a bai­no lehen eman behar dute izena. Aldiz, bigarren hama­bos­taldia pasa nahi dutenek 28a dute azken eguna. Es­ka­erak: 943 11 31 42ra deituta edo mibarreta­@gipuzkoa.netera idatzita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!