Bi lasterketetan hartu du parte Eva Esnaola atleta hernaniarrak asteburuan, eta bietan lortutako emaitzak bikainak izan dira. Larunbatean Palentziako maratoi erdian izan zen, eta 1:30:43ko denbora eginda hirugarren postua eskuratu zuen. Igandean berriz, Valladolideko Zaratara herriko Salchicha lasterketan hartu zuen parte, 7 kilometrotakoa, eta 4garren izan zen helmugaratzen. Bi emaitza hauek, Eva Esnaolak bere ibilbidean lortu dituen emaitza onenen adibide dira. Hori kontuan izanda, Gipuzkoako Atletismo Federazioak, ibilbide hori errekonozitzeko asmotan, plaka bat entregatu zion joan den ostiralean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!