Organikoa gaur bilduko du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 9a, 01:00

Igandeko euriteak zirela eta Ateaz Ateko bilketa egiten zuten kamioiek ezin izan zuten atera, urez lepo baitzeuden, hala jakinarazi nahi die Udalak herritarrei. Azaldu dutenez, astelehenean ontzi arinak eta atzo papera bildu zituzten, eta ez organikoa, ezin baitira biak batera bildu. Beraz, ohiko prozesua jarraituta, organikoa gaur gauean bilduko dute. Udalak barkamena eskatu nahi die herritarrei sortutako eragozpenengatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!