«Herri gisa aitortu, eta etorkizunean, erabakitzeko eskubidea izatearen alde egingo dugu Madrilen»

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 9a, 01:00

aste eta erdi geratzen da azaroaren 20ko hauteskundeetarako, eta kanpainaren barruan, Amaiurrek koalizioaren helburu eta asmoak azaldu zituen astelehenean, Sandiusterri betean egin zuen aurkezpenean. Eraiki zubia lemapean, Euskal Herriarentzat etorkizun berri bat eraikitzeko zubi gisa aurkeztu zuten koalizioa, eta dei egin zieten herritarrei zubiaren parte izan eta Amaiur bozkatzera.

Lau ardatzetan banatutako programa
Amaiurrek aurkeztutako pro­­gramak lau ardatz ditu, eta horien berri eman zuten labur, astelehenean. Azaldu zuten, Amaiurrek Madrilen argi eta garbi esango duela Euskal Herria bere etorkizunaren jabe izan nahi duen nazioa dela, eta Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideen defen­tsa egingo dutela. Horrez gain, adierazi zuten, Amaiurren lehentasuna Euskal Herriaren eta Estatu espainiarraren arteko gatazka politikoa gainditzea dela, termino demokartikoan. Baita ere, azaldu zuten Eus­kal Herriak burujabetza ekonomikoa behar duela eta hori aldarrikatuko dutela; eta justizia sozialean eta aberastasunaren banaketan orainarritutako eredua defendatuko dutela. Azkenik, krisi ekonomikoari dagokionean, azaldu zuten sektore sozial kaltetuenengan eragiten duten gaiek protagonismo berezia izango dutela Amaiurrentzat.

Ekitaldirako, deialdia
Larunbatean, arratsaldeko 17:00etan ekitaldia egingo dute Belodromoan, eta herritarrei dei egin diete bertara joateko, «Euskal Herriaren bihotza izan behar dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!