Hernanin Zero Zabor taldeak antolatuta, Luis Intxauspe Alkateak Atez Ateko Hondakin sistemaren inguruko datuak emango ditu bihar Biterin, arratsaldeko 19:00etan hasiko den aurkezpenean. Luis Intxauspek Atez Atekoak urte eta erdian eskaini dituen emaitzak azalduko ditu banaka-bakana. Ondoren, etorkizunera begira, Udalak Atez Atekoaren inguruan dituen asmo, helburu eta planen berri emango die bertan bildutako guztiei. Hernaniko Garbigunea ere zabaltzear den honetan, Alkateak zertan den eta noiz izango den martxan kontatuko du; eta azkenik autokonpostari buruz ere ariko da.
Herritarrentzat, interesgarria
Hernanin Zero Zabor taldearen ustez, herriko jendearentzat interesgarria izango da gaurko aurkezpena. Eta hauez gain, baita Gipuzkoan ingurumenaren eta hondakinen inguruan lanean ari direnetzat ere.