Elur Txorik urteroko sagardo txapelketa antolatu zuen larunbatean elkartean, bazkide eta herritarrekin. Afari eder baten bueltan probatu zituzten sagardo partehartzaileak, eta ondoren bozkatu zuten. Hala, 1.166 punturekin Rufino sagardotegiko sagardoari eman zioten sagardo onenaren saria. Bigarren Elorrabi geratu zen 1.165 punturekin; hirugarren Zelaia 1.156rekin eta laugarren Oiarbide 1.145ekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!