Finalaurrean dira, Agirre, Irazu, Rezola eta B. Gaztelumendi

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 8a, 01:00

Unai Agirre, Jexux Mari Irazu, Agin Rezola eta Beñat Gaztelumendi Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final­aurrean dira, aurrera egin duten beste 14 bertsolari onenekin batera. Igandean jokatu zen azken final laurdena Az­pei­tiako Izarraitz pelotalekuan, eta bertan erabaki zen sailkatu den bertsolari bakoitzak non izango duen finalerdietako hurrengo saioa. Hiru dira herriak: Hernani, Arra­sate eta Tolosa.

Gaztelumendi eta Rezola Arrasaten, eta Irazu eta Agirre Tolosan
Orain bi asteko atsedenaldia izango dute bertsolariek, eta azaroaren 26an jokatuko da aurreneko saioa, Arra­sa­ten. B. Gaztelumendi eta Rezola izango dira bertan, Martin, Zubia, Zubeldia eta Urdan­garinekin batera. Bigarren saioa Tolosan izango da, azaroaren 27an, eta bertan ere Hernaniko bertso eskolako bi bertsolari ariko dira: Ira­zu eta Agirre. Haue­kin izango dira Sarriegi, Lizaso, Izagirre eta Elus­tondo. Finalaurreko azken saioa izango da Her­nanikoa, abenduaren 4an, eta hemen ere, sei bertsolari ariko dira finalerako pasearen bila lehian: Uranga, A. Agirre, Agirrea­zaldegi, Apa­lategi, Mantxi eta Martin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!