Iratxera joan nahi dutenek hilaren 11n dute izen-ematea

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 8a, 01:00

Joan den urteko arrakastaren ostean, aurten ere Iratxera irteera antolatu dute Goiz Eguzkiko kideek. Izen-ematea hilaren 11n egin behar da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, eta azaldu dutenez, zozketa hilaren 18an egingo dute, ordu berean. Irteeraren prezioa, guztia barne, 35 eurokoa da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!