Berriak Merkatari eta Ostalarien elkarteak hiru ikastaro antolatu ditu azaroan. Pakete erraz eta erakargarriak egiten erakutsiko dute ostegunean. Hilaren 14ko ikastaroan munduko tendentzien berri emango dute, nazioarteko merkatarien esperientziak ezagutuko dituzte... Eta azkenik, hilaren 15ean eskaparateak nola dekoratu erakutsiko dute. Izen-ematea zabalik dago, 943 33 30 49ra deituta, edo dinamizador@comercio-gipuzkoa.com helbidera idatzita. Ikastaro guztiak 14:30etatik 16:30etara izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!