Arrieta eta Gorrotxategi finalean dira, Bergarari 22-8 irabazita

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 7a, 01:00

Hernaniarrek emaitza onak lortu dituzte asteburu honetan: 7 garaipen eta 6 porrot. Garaipenen artean nabarmentzekoa da, alde batetik, Arrieta eta Gorrotxategiren partidua. Bergarari 22-8 irabazi zieten atzo eta senior ohorezko mailako finala jokatuko dute. Esnal eta Aizpitartek ere irabazi egin zuten Igeldoren aurka, 13-22, eta senior 1go mailako finalerdiak jokatzeko sailkatu dira. Datorren urtean ohorezko mailara igotzeko aukera dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!