Antonio Alvarez-Solis:  «Euskal Herriak badu etorkizuna, ‘demokrazia zuzena’ egiteko bidean delako; herritarrekin»

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 7a, 01:00

Antonio Alvarez-Solis ka­zetariak krisiari buruz hitz egingo du gaur, 20:00etan, Biteri kultur etxean. Krisiari buruz, eta bertatik ateratzeko moduei buruz.
Alvarez-Solisek uste du, 2012an iraultza haundi bat biziko dugula, eta historiako orrietan geratuko dela, data ga­rrantzitsu gisan: «demokrazia zuzena-ren garaia hasiko da; herritarrek parte hartuko dute demokrazian». Hori eta gehiago azaldu dio Kroni­ka­ri kazetari asturiarrak. «Kri­sia orokorra da; estruktura bera, dago krisian. Kapita­lis­moa, gobernuak, partidu politikoak... He­rritar gehienek sufri­tzen dute gaur egun, krisi hori; horregatik, aldaketa etorriko da».
Euskal Herria eta Es­painia diferente daude, etorkizunari aurre egiteko. Al­varez-Solisek dioenez, Eus­kal Herriak da­goe­neko hasi du bide bat, demokrazia zuzena-ren bila, eta Es­painiari dezente gehiago kostako zaio. «Krisitik atera­tze­ko denbora asko beharko da; baina Euskal Herriak eskutan dauka etorkizuna, eta koalizio batek lideratuko du hori: Bilduk. Seinale oso ona da, Bildu koa­lizio bat izatea, eta ez al­derdi politiko bat».

Biteriko Areto Nagusian

Areto Nagusia beharko da gaur, Biterin, Alvarez-Solisen jarraitzaile guztiak ka­bitzeko. Interviu aldizkariko zuzendari izana da Alvarez-Solis, El Periódico egunkariko sortzaileetako bat, eta hainbat eta hainbat kolaborazio egindakoa, aldizkari, egunkari, telebista eta irratian. Azken aldian Espainiako alderdi nagusien aurkako ja­rrera azaldu du, eta Euskal Herriko abertzaletasunarekin bat egin. Aldeko eta kontrako iritziak piztu ditu, baina iritziak iritzi, inork ukatuko ez diona, hizketarako abilezia. Gaur Biterin izango da aukera, baieztatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!