Zenbait proiekzioren bidez, hainbat leku ikusteko parada

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 6a, 01:00

Mendiriz Mendi Elkarteak 65 urte bete berri ditu eta azken urteetan Mendizale Asteak eman dio ukitu berezia elkartearen izateari. Datorren ostiraletik aurrera ospatuko da mendia protagonista izango duen astea.

Irati Sarasua

40 urte baino gehiago pasa dira Hernaniko Mendiriz Mendi Elkarteak Mendizale Astea lehenengo aldiz egin zuenetik. Aurtengoa ere hastear da eta urteroko legez, ekintza eta ekitaldiz beteta dator aurtengoa ere; haurrentzako eguna, argazki lehiaketa eta hainbat proiekzio ikusteko beta izango da besteak beste.


Ostirala, haurrak protagonista
Urtero haurrekin ospakizun txiki bat egiten dute, aurreko urteetan magoak eta ipuin kontalariak izan dituzte esaterako. Aurtengoan, gauza berezi bat egin nahi izan dute eta mendira joaten diren 30 gaztetxoek, urte osoan zehar egin dituzten irteerekin argazki bilduma bat osatu dute, eta hori da haurren egunean 18:00etatik aurrera ikusteko aukera izango dena. Ur­te­ro parte hartzaileek do­mi­na jasotzen dute eta aurtengoan elkartea sortu zenean irteerak antolatzen zituzten pertsonak izango dira dominak banatzeko arduradunak. Aurreko urteetan Men­diza­le Asteko azken egunean argazki lehiaketa egiten zen eta aurten bai umeen jaia eta baita XXXII. argazki lehiaketa ere egun berean egingo dira, bata bestearen atzetik. 19:30etan hasiko da argazkien erakusketa eta 26 pertsona inguruk parte hartu dute. Bertan eta astean zehar egiten diren zozketatan lortu daitezkeen opariak urtero laguntzeko prest azaltzen diren herriko hainbat dendatako kolaborazioei esker banatzen direla azpimarratu dute Mendizale Asteko antolatzaileek.


Astelehenetik asteazkenera proiekzioak ikusgai
Hiru proiekzio eskainiko dira Biteri Kultur Etxean: Dolpo, biziaren muturrean; Mu­turre­ko eskia Pirineoetan eta Mada­gaskar: lur gorriko irla. Lehe­nengoa, Jose Ramon Agirre `Marron´-ek Dolpo, biziaren muturrean izendatu duen proiekzioa eskainiko da, honek zenbaitetan parte hartu eta eskaini izan ditu proiekzioak Mendizale As­tean. Mendiriz Mendiko kideen hitzetan pena merezi izaten du horrelako proiekzioak ikustea, muntaia onak egiten ditu eta kalitatea izugarria izaten omen da. Beste biak berriak dira; Fidel Mendiak, Muturreko eskia Pirineoetan lana eskainiko du eta Iñaki Caperochipik aldiz, Madagaskar: lur gorriko irla. Urte hasieran ekiten diote hiru proiekzioak lotzeari eta beti saiatzen dira urtero gauza ezberdinak lortzen. Ezagutzen dituztenak eta ezezagunak direnak uztartzeari ematen diote garrantzia eta baita material oso ezberdinez osatutako programa eskaintzeari ere.


Osteguna, Hernaniarron txanda
Kasu honetan Hernaniarrek eskaintzen dituzte proiekzioak eta hori lotzea askotan kosta egiten dela diote: `Herrian jende asko bidaiatzen aritzen da, baina gerora proiekzioak egitera animatzea zaila izaten da´. Askotan jende berarengana jo behar izaten dute, materiala badutela badakitenengana eta herritarrak animatzea gustatuko litzaieke antolatzaileei. Aurten Iñaki Sanzen Her­nani: mendia eta natura izeneko erreportajea izango da ikugai eta Anjel Beldaren Picos de Europa.


Igandean, denak mendira
Mendi Asteari amaiera emateko beti irteera bat egiten du­te, aitzaki horrekin urtean zehar antolatzen den baz­kari bakarra egiteko pa­rada izaten dute. Jende asko joaten da bertara, bazkide guztiei dago zuzenduta eta antola­tzaileek diote urtetik urtera ikusten dela jendea gustura joaten dela bertara. Horretaz aparte, Mendi­zale Astea amaitu bezain laster hiru egunetan egiteko ikastaro bat dago antolatuta urteroko moduan. Aurten­goan, aurreko urtean bezalaxe, arrakasta handia duen GPS ikastaroa eskainiko du­te. Oinarrizko ikastaroa i­zan­go da, GPSa erabiltzen ez dakien jendearentzako hain justu. Bazkideentzako bi­deratutako ikastaroa izango da, plaza mugatuak direlako eta bazkideei auke­ra ho­ri eskaini nahi di­e­­­­­te­­­lako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!