3. maila: Hernanik garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo, Zarautzen aurka

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 6a, 01:00

Kosta da iristen, baina azkenean atzo lortu zuen Hernanik hain beharrezkoa zuen garaipena. 0-1 irabazi zion Zarautzi, Olasagastik sartutako golari esker. Garaipen honi esker, sailkapeneko azken postuetatik ihes egin dute txuri-berdeek eta psikologikoki ere indartuta atera dira. Markagailuan aurretik zirela joan ziren atsedenaldira, ia bigarren gola sartuta. Aurreneko zatiko azken minutuetan, aldeko penaltia failatu zuten txuri-berdeek. Bigarren zatian, berriz, zertxobait gehiago sufritu arren, ondo eutsi zieten zarauztarrei. Hurrengo norgehiagoka ere etxetik kanpo jokatuko du Hernanik eta ez du partidu erraza izango. Portugaleteren aurka jokatuko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!