Ezkurra eta Aizpuruak irabazi dute txapelketako lehenengo partidua

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 6a, 01:00

Ezkurra eta Aizpuruak 40-31 irabazi zioten Urtasun eta Etxeberria IIIari.

Ezkurra eta Aizpuruak Azysa Binakako Txapelketako lehenengo puntua bereganatu zuten atzo, 40-31 irabazi ostean, Urtasun eta Etxeberria IIIari. Etxeberria IIIak ez zuen partidu bakar bat ere galdu iazko txapelketan eta aurten berriz, porrot batekin hasi du txapelketa. Orain, bera eta Urtasun behartuta daude bigarren partidua irabaztera, tanteo onarekin gainera. Atzoko garaipenarekin, Ezkurra eta Aizpurua A taldeko lehenengo postuan dira. Hurrengo partidua aza­roaren 10ean izango da: Juaristi-Lizaso/Matxin III-Urrutia I.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!