Arrieta eta Gorrotxategik finalerako pasea jokoan, gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 6a, 01:00

Bergarako bikotea izango dute aurrez aurre, 11:00etatik aurrera. Lujanbio eta Esnaola senior 2. mailatik jaitsi dira, atzo 22-7 galduta Ilunperen aurka.

Arrieta eta Gorrotxategik, senior ohorezko mailako pelotari hernaniarrek partidu garrantzitsua dute gaur, Hernanin, Bergararen aurka. Irabaziz gero, Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute. 11:00etatik aurrera, beste bi bikote hernaniarrek partidu bana izango dute eta hirugarrena izango da Arrieta eta Gorrotxategirena. Bestalde, atzo, Lujanbio eta Esnaolak 22-7 galdu zuten Ilunperen aurka eta ondorioz, senior 2. mailatik jaitsi dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!