Lehenengo postuari eustera!

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 6a, 01:00

Hernanik Santanderreko Independiente hartuko du gaur Landaren, 12:00etan. Partidua irabazi eta lehenengo postuan jarraitzea dute helburu.

Ohorezko B mailan, ezinhobeto dabil Hernani. Jokatu dituen 4 partiduetatik guztiak irabazi ditu eta se­kulako emaitzekin. Gaur, San­tanderreko Independiente tal­dea hartuko du etxean eta orain arte bezala, partidua irabazi eta lehenengo postuan jarraitzea du helburu. Nor­gehiagoka 12:00etan hasiko da, Landaren.

Kadete eta jubenilak, gaur
Kadete eta jubenilak Gerni­kara joango dira gaur, lidergoa mantentzeko as-moz, eta Errugbi Eskola­koak, Gasteizera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!