Gure Artean Euskaraz egitasmoan parte hartu nahi dutenek, zabalik dituzte ateak

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 6a, 01:00

Beste urtebetez martxan da Gure Artean Euskaraz egitasmoa. Do­bera Euskara Elkarteak azaldu duenez, euskeraz hitz egiten lagundu nahi dutenek, edo alderantziz, laguntza jaso nahi dutenek eman de­zakete izena. Horrez gain, jakinarazi dute Gure Artean Hikaz egitasmoan ere sortu dela hika praktikatzeko talde bat, baina laguntzaile bat behar dutela. Hortaz, herritarrei dei egin diete animatzeko. Bie­ta­ko egitasmoren batean parte hartu nahi dutenek Dobera Euskara Elkartetik pasa behar dute (Larramendi, 11), dobera@dobera.com helbidera idatzi edo 943 33 27 99 telefonora deitu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!