Hernaniko elkarte arteko Bertsolari Txapelketa:  «Hernanin bakarrik egin liteke elkarte arteko bertso txapelketa bat»

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 6a, 01:00

Hernaniko elkarte gastronomikoak neurtuko dira, txapelketa berezi batean: Bertso Txapelketa. Elkarte bakoitzak bertsolari bat aukeratuko du, eta azaroaren 18an neurtuko dira, Sagastialde elkartean.

Lehendabiziko aldia da, Hernaniko elkarteak bertsotan neurtzen direla. Sagas­tialde elkarteak antolatu du txapelketa berezi hau, eta azaroaren 18an izango da, Sagas­tialden bertan, afalostean. Sei elkartek dagoeneko eman du­te izena, beren bertsolari eta guzti; beste lau elkarte ere izan litezke txapelketan.

Giro ederra espero da
Kuriosoa, behintzat, bada txapelketa hau. Antolatzaileek adie­razi dutenez, Hernanin ba­karrik egin liteke horrelako txapelketa bat, bai kantitate aldetik eta bai maila aldetik. «Maila eta giroa aseguratuta daude. Horrelako zerbait egin zitekeela ikusita, pauso bat eman dugu, euskal giroa jarri, bertso-giroan gozatu, eta gerora ere errepikatu litekeena».

Hernani, Ereñotzu, eta Aranoko ordezkaritza
Sei elkarte eta zazpi bertsolari, dagoeneko izena emanda dau­de, txapelketarako: Sagastial­de­elkartea; Santa Bar­bara elkartea; Peña Ota­ño elkartea; Xalaparta elkartea. Eta Ereñotzu eta Ara­noko elkarteak ere apuntatu dira: Ur-Mia elkartea, eta San Roke elkartea. Antolatzaileek adierazi du­te­nez, fitxajeak ere onartzen dira. Alegia, elkarteek aurkeztu ditzakete bazkide diren bertsolariak, edo bazkide ez direnak, fitxatuta. Gainera, elkarte batek bertsolari bat baino gehiago ere aurkeztu ditzake, horretarako lujoa baldin badu: adibidez, Peña Otañok Osa eta Zelaia aurkeztuko ditu. Beraz, oraindik haunditu liteke parte hartzaile kopurua, eta espero dute, azaroaren 18an, 10 bat bertsolari biltzea, Sagastialde elkartean.

Parte hartzaileak
Sagastialde
Santa Barbara
Ur-Mia
Peña Otaño
S.Roke (Arano)
Xalaparta

Antolatzailea: Sagastialde
Noiz: Azaroak 18 - 20:30
Sarrerak: Aralar eta Tripontzin
Prezioa: 18,00 euro

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!