Ia bete dugu lehendabiziko saskia!

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 6a, 01:00

Hirugarren urtez segidan, Gabonetan zozketa haundi bat prestatu dute Berriak Merkatari Elkarteak eta Hernaniko Kronikak. Errifak salgai daude, euro batean, kioskoetan eta Berriakeko dendetan.

Errifak erosten hasi dira hernaniarrak. Euro batean dau­­de salgai Berriak elkarteko dendetan, eta Hernaniko Kro­ni­kako banaketa puntuetan. Saria, ez nolanahikoa: Gabone­tako Saskia, opari ederrez bete-bete egina. 15 opari izango ditu saski bakoitzak, eta lehendabizikoa ia betea dago. Berriakeko dendariek opariak eman ahala, saski gehiago ere izan litezke, eta larri ibili, aurten ere 3-4 saski eder izatea. Gabonetako Zoz­keta, bi elkartek antolatu dute aurten ere: Berriak merkatari elkarteak eta Hernaniko Kronikak. Helburuak bi ditu: herriko mer­kataritzari bultzada bat ematea, eta Hernaniko Kroni­ka­ri diruz laguntzea. Aurreko bi urteetan arrakasta ederra izan zuen zozketak, eta horregatik erabaki da, hirugarren urtez ere egitea.

Mariskoa, pitxiak, bidaiak... saski bakar batean
Saski haundiak prestatu dira aurten ere, eta osatzen joango dira, asteak aurrera joan ahala: oinetakoak, pijamak, pitxiak, fruta loteak, arraina, lan­gos­tinoak, bidaiak... Saski ba­kar batean aurkitu litezke era guztietako produktu eta ka­pri­txoak, Hernaniko eskaintza zein zabala den erakusten dutenak.

Behar duzun hori, Hernanin aurkituko duzu
Hernanin edozer aurkitu de­zake, erosketak egitera etortzen denak. Hernaniko komer­tzioek sekulako lana egiten dute herria bizirik mantentzeko, eta Hernaniko giroa pizteko. Ho­rregatik, hernaniarrak animatu egin nahi dira, behar duten hori bertan erostera. Behar duten hori aurkituko dutelako, eta herriak merezi duelako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!