Herri bazkarirako eta kontzertuetarako txartelak, salgai

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 6a, 01:00

Goizuetan, Azaro Kulturalari ekin zioten ostiralean eta hilabete osoan zehar ekintza mordoa antolatu dituzte. Tartean, Gazte Asanbladaren 20garren urteurrena ospatuko dute; datorren larunbatean, hain zuzen. Egun osoko festa izango da eta besteak beste, herri bazkaria eta kontzertuak izango dira. Bi kasuetarako txartelak salgai daude. Herri bazkarirako, Goizuetako Amaia kafetegian 12 euroan (948 51 42 42) eta kontzerturako Garinen eta Amaian, 10 euroan. Kontzer­tuak: Des-Kontrol, Bongo Botrako, Esne Beltza eta 3Gabe2.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!