Sonsierrara joateko, izen ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 6a, 01:00

Azaroaren 12an, datorren larunbata, Hernani Errotzen Elkarteak, Naba­rralderen laguntzarekin, Sonsierra herrira bisita gidatua antolatu du eta izen ematea zabalik dago. Bisita gidatua, bertako historialari baten es­ku­­tik egingo da. Bisitaz gain, Garcia de Olano bodegan bazkaria izango da. Bertara joateko autobusa, 09:00etan abiatuko da Donostiatik, 09:15etan Hernanitik eta 09:25etan Andoaindik. Bueltatzeko, 17:30etan izango da irteera. Prezioa, dena barne: 45 euro. Deitu: 626 671 817 . Hernani Errotzeneko kideek azalpenak eman dituzte Sonsierrari buruz: Sonsierra, gaur egun Arabako Errioxa deitua, defentsa eskualdea zen, Gaztelako mugan, eta bertan hiri-bildu eta gaztelu asko zeuden: Labastida, Labraza, Laguardia de Navarra, San Vicente de la Sonsierra, etabar. Gaztelak 1463an konkistatu zuen Sonsierra, 1512ko Nafarroa Garaiaren konkistako ataria izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!