Paketeak egiteko, azken tendentziak ezagutzeko eta eskaparateak dekoratzeko, ikastaroak

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 6a, 01:00

Hiru ikastaroak dohainik dira eta izen ematea zabalik dago. Azaroan izango dira hirurak, egun ezberdinetan. Denak 14:30etatik 16:30etara, Biterin.

Berriak Hernaniko merka-tari eta ostalarien elkarteak, hi­ru tailer antolatu ditu Gipuz­koako komertzioaren dinami­zazio bulegoarekin elkarla­nean. Merkatarien formazioa eta gaitasuna eta sektorearen profesionaltasuna hobetzeko asmoz antolatu dituzte ikas­taro horiek.

Hiru ikastaro
Alde batetik, paketeria ikas­taroa izango da. Bertan parte hartzen duten dendariei ira­ka­tsiko zaie paketeak egiteko mo­duak duen garrantzia. Ahol­kuak emango dizkiete pa­kete errazak eta erakar­garriak egiteko. Hori azaroa­ren 10ean izango da, hau da, datorren ostegunean. Bestetik, munduko tenden­tzi­en berri emango dute biga­rren ikastaroarekin. Nazioar­teko merkatarien esperien­tzi­ak eza­gutaraziko dituzte, elka­rriz­ketak egingo dituzte mer­kataritzan erreferente direne­kin... Ikastaro hori azaroaren 14an izango da. Azkenik, eskaparateari bu­ruzko ikastaroa izango da. Bertan, landuko dute beldu­rrak eta aurreiritziak alde batera uzten eta behar den bezalako eskaparateak sor­tzen. Hori azaroaren 15ean izango da. Hiru ikastaroak dohainik dira eta izen ematea zabalik dago: 943 33 30 49 edo dinamizador@comercio-gipuzkoa.com. Ikastaroak egun ezberdinetan badira ere, denak, ordu berean eta leku berean izango dira: 14:30etatik 16:30etara, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!