Haurdunaldian izaten diren sentsazio emozional eta fisikoak lantzeko tailerra

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 6a, 01:00

Tailerra azaroaren 16an hasiko da. Haurdun dauden emakumeei eta beren bikote edo laguntzaileei dago zuzendua. Izen ematea, bihartik zabalik.

Zer gertatzen da haur­du­nal­dian izaten diren sentsazio emozional eta fisikoekin? Zer gertatzen da amaren eta ume­­kiaren arteko harreman diadi­koarekin? Eta ama­ren, ume­kia­ren eta fami­lia-gu­ne­ko bes­te kideen arteko harre­ma­na­rekin? Zein da bikotea­ren egi­tekoa? Galdera horiek eta bes­te hainbat erantzuteko asmoz, tailerra antolatu dute Berdin­tasun Kontseiluak eta Berdin­ta­­sun Sailak. Azaroaren 16tik martxoa­ren 14ra izango da tailerra, Biterin. Astean saio bat izan­go da: asteazkenetan, arra­tsal­deko 18:00etatik 20:00e­ta­ra. Tailerra haurdun dauden emakumeei (gutxie­nez 14 asteko egon beharko du) eta haien bikote edo lagun­tzai­leei dago zuzen­dua. Izena emateko aukera izango da bihartik ostiralera bitarte: irantzu-j@hernani.net edo 688 679 599.

Ariketak, ikusentzunezkoak, talde dinamikak, erlajazioa...
Josune Martirena eta Marijo Artola psikologo, terapeuta eta espezialisten laguntza­rekin, besteak beste landuko dituzte: gorputza bera, Dia­freoren metodoak propo­sa­tzen dituen ariketak eginez; ikus-entzunezko eta irakur­tzeko materialak; talde dina­mikak; komunikazio meto­doak eta erlajazioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!