«Herritarrak izango garelako, preso eta iheslarien egoera aldatuko dugunak», ostiralean batzar irekia deitu dute

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 6a, 01:00

Herritar talde batek 11-11-11 batzarra antolatu du ostiralean, 19:30etan udaletxean, «hamaika arrazoi ditugulako, hamaika lagun bilduz, hamaika ekarpenekin, hamaika ohe huts betetzeko konpromisoa hartu dugu». Herritarrei dei egiten diete azaltzeko.

«Garai berriak ditugu, de­mo­kratizazio baten bidean. Garai berri hauetan badira hala ere, une honekin bat egiten ez duten egoerak. Sakabanaketa, bizi arteko espetxe zigorra edota hil arteko espetxe zigorra hitzek, gaur egun ez dute lekurik sortu behar dugun hiztegi berri honetan. Hori da gure asmoa. Kaletik, herritarrok, hiztegi berri bat osatu nahi dugu. Gu, herritarrak, izango garelako preso eta iheslarien egoera aldatuko dugunak». Hernaniko 14 herritarrek age­rraldia egin zuten osti­ra­lean eta adierazpen horrekin, datorren ostiralean antolatu duten batzarrerako dei egin zieten gainerako herri­ta­rrei, «denen ekarpen eta lanaren bidez preso eta iheslarien egoe­ra aldatze bidean jartzeko».

Pauso haundiagoak emateko unea
Orain arte ere pausoak eman arren, pauso haundiagoak ema­teko unea dela azpi­ma­rra­tu zuten ostiralean, 14 hernaniarrek: «Esperientziak era­ku­tsi digu estatuek ez du­tela ezer ematen, herri pre­sioak era­man­go dituela pau­so­ak ematera. Eta pausoak ema­ten denbora bat bada­ra­ma­kigu ere, denen ar­te­­an geroz eta pauso haun­diagoak ema­teko unea da orain­go hau».

Lehenengo pausoa, 11-11-11 batzarra
Batzarra, datorren ostiralean, hau da, 2011ko azaroaren 11n izango da: 11-11-11. Egun apro­posa aukeratu dute: «Ha­maika arrazoi ditu­gu­lako, ha­maika lagun bilduz, ha­maika ekar­pe­nekin, hamai­ka ohe huts be­te­tzeko kon­promisoa hartu du­gu. Lehe­nen­go pau­soa eman dugu». Ba­tzarra 19:30etan izan­go da udaletxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!