Santanderren kontra irabazi, eta lidertzari eustea bihar, helburu

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 5a, 01:00

Ohorezko A mailako taldea jokuarekin dabil, indartsu, eta horren adierazgarri da jokatu dituen partidu guztiak irabazi izana. Bihar etxean jokatuko du Santanderreko Independienteren kontra, eta azaldu dutenez, hau ere irabazi, eta lehenengo postuan jarraitzea da euren asmoa. Partidua Landaren izango da, 12:00etan hasita. Bestalde, jakinarazi dutenez Errioguardan (Iturriaga, 10. 943 33 02 91) bi pertsonentzako otordua zozketatuko dute bihar, elkarteko bazkide direnen artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!