BI partidu garrantzitsu jokatuko dituzte Hernaniko pelotari seniorrek asteburuan. Batetik, bigarren mailako Lujanbio eta Esnaolak mailaz ez jaistea izango dute helburu; eta bestetik, ohorezko mailako Arrieta eta Gorrotxategik finalerako pasea lortzea.
Irabazi beharra,
2garren mailatik ez jaisteko
Senior mailan, bigarren mailan dabiltzan Lujanbio eta Esnaola pelotari hernaniarrek hil ala biziko partidua jokatuko dute gaur Hernanin. 2garren mailan ari dira jokatzen aurten, eta datorren denboraldian maila bera mantendu nahi badute, irabazi beste irtenbiderik ez dute. Aurrean Ilunpe taldea izango dute, eta partidua Hernaniko kiroldegian jokatuko da, arratsaldeko 15:00etan hasita.
Gipuzkoako Txapelketako finalerako pasea jokoan
Arrieta eta Gorrotxategi pelotariek ere ez dute nolanahiko erronka gaurkoa. Gipuzkoako txapelketa ari dira jokatzen, eta gaur irabaziz gero, finalerako pasea lortuko dute. Bikote hernaniarra txapelketa irabazteko faboritoetako bat da, eta bihar Bergarari irabaziz gero, txapela janzteko pausu batera izango dira. Partidua Hernaniko Kiroldegiko pelotalekuan jokatuko da, goizeko 11:00eta hasita.
Ezker hormako bi partidu, gaur Anoeta eta Zubietan
Hiru asteko atsedenaldiaren ostean, ezker hormako txapelketako bi partidu jokatuko dituzte paletari hernaniarrek asteburuan. Anoetaren kontra, Suberri eta Pagolak jokatuko dute; eta Zubietaren aurka Goikoetxea eta Arrietak.