Txapelketako aurreneko partidua gaur, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 5a, 01:00

Sei bikotek hartuko dute parte aurten Azysa, Binanako Txapelketa nagusian. Txapelketa final laurdenetako ligaxkarekin hasiko da gaur, Galarretan jokatuko den partiduarekin. A taldeko bi bikote ariko dira ligaxkako aurreneko puntua eskuratzeko lehian: Ezkurra eta Aizpura II batetik, eta Urtasun eta Etxeberria IIIa bestetik. Partidua 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!