Alai Zubimendiren komiki irabazlea argitaratuko dute gaur, Deia egunkarian

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 5a, 01:00

Alai Zubimendi herna­nia­rrak Deia-Hortzadar KMK Komiki Lehiaketa irabazi du eta Deia egunkariko gaurko alean argitaratuko dute lehia­keta irabazi duen ko­miki hori, Hortzadar ata­lean. Komikia lau orrial­de­takoa da, Erdi Aroan giro­tua eta abenturazkoa. Lehiaketaren erakusketa, aza­roaren 8an, hau da, da­to­rren asteartean inaugura­tuko dute. Saria ere ber­tan jasoko du komikigile her­naniarrak eta Hernaniko Kronikako kolaboratzaileak. Bilboko Rekalde aretoan izan­go da aurkezpena, arra­tsaldeko 19:15etan
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!