Udalak ez du poltsa duen organikorik bilduko, ezta poltsa birziklagarriak dituztenak ere

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 5a, 01:00

Hernaniko herritarrak, hondakinen gaian, oso on­do ari direla jakinarazi du Udalak, baina oraindik ba­dela zer hobetua. Horieta­ko bat, hondakin organi­koa­ren bilketa dela azaldu du, gehie­nek ondo atera­tzen badute ere, batzuk poltsak erabiltzen baitituz­te organikoa atera­tzeko. Hori horrela, jaki­narazi du, bihartik aurrera ez duela poltsa duen orga­nikorik bilduko. Batzuk poltsa birzikla­garrietan ateratzen dute organikoa eta beste ba­tzu­ek birziklatu ezin dire­ne­tan. Bi kasuetan, arazoak sortzen direla argitu du Udalak. «Plastikozko pol­tsek arazoak sortzen di­tuz­te konpostagai­luetan, eta konpostaren ka­litatea jaitsi egiten da; eta poltsa bir­ziklagarriak erabil­tzea ere, nahiz herritarraren aldetik jokaera egokiagoa eta eko­logikoagoa izan, arazo itu­rri dugu. Poltsa konpos­tagarria egiteko prozesuan sortzen diren hondakinak ugariak dira, eta zero za­bor sortzea helburu duen herri batentzat onartezina da; beha­rrezkoa ez dugun pro­duktu bat sortzeko hon­da­kinak sortzen ari garela­ko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!