‘La cara oculta’ helduentzat eta ‘Arthur eta munduko gerra’ haurrentzat, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 5a, 01:00

Zine emanaldia izango da asteburuan, Biterin. Helduentzako, La cara oculta pelikula jarriko dute gaur, 19:30etan eta 22:30etan, eta bihar 19:30etan. Amodioa, zeloak eta traizioa lantzen dituen thriller psikologikoa da. Haurrentzat, berriz, Arthur eta munduko gerra izango da ikusgai, gaur eta bihar, 16:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!