Umeentzako festa, Gazte Asanbladaren urteurren ekitaldiak, argazki emanaldia, liburu aurkezpena, feria, bakarrizketa... ezer ez da faltako hilabete honetan Goizuetan, kultura sustatzeko asmotan, ekitaldi mordoa antolatu baitituzte. Diapositiba emanaldiarekin hasi zen atzo azaro kulturala, eta gaur izango du jarraipena, Magdalenako Santa Maria baselizaren inaugurazioarekin.
Hainbat obra, baseliza
puntu-puntuan uzteko
Santa Maria Magdalena eta San Lazaro Ospitale da bere deitura osoa, garai batean, ospitale izan baitzen gaur inauguratuko duten baseliza. Ospitalea izan zen pobre eta erientzat, eta aterpe erromesentzat, beti ere, eliz funtzioa galdu gabe; herriko prozesioetarako, elizkizunetarako zein eliz nagusiaren ordezkapenak egiteko erabili izan da. XVI. mende hasieran hasi ziren goizuetarrak bertan biltzen, eta urteen poderioz, zaharkitua geratu da. Hori konpontzeko asmoz, hainbat obra egin dituzte: egurrezko teilatupea, aldare, eserleku eta ate berriak, ateen dintelak, lehioak eta paretak moldatu, atariko harria agertu... Hala, baseliza berrituta, gaurtik zabalik izango da, goizuetar eta ingurukoentzat.
Azaroak 5, larunbata:
11:00 Madalena ermitaren inaugurazioa. Meza eta festa.
18:30 Ahozko ondarearen aurkezpena, eskolako jangelan.
Azaroak 11, ostirala:
18:00 Umeentzat karaokea eta ondoren berendua. Ganbaran
Azaroak 12, larunbata:
Gazte Asanbladaren 20garren urteurrena.
10:00 Argazki erakusketa
11:00 20. urteurreneko graffitia 12:00 Taldeko argazkia.
13:00 Triki bazkaria
14:30 Herri bazkari+enkantea
18:00 Elektro-txaranga
20:00 Ekitaldi nagusia
22:00 Kontzertuak: Deskontrol, Bongo Botrako, Esne Beltza eta 3gabe2.
Azaroak 18, ostirala:
19:00 Argazki emanaldia: Guatema. Ganbaran.
Azaroak 19, larunbata:
19:00 Goizuetako etxeak liburuaren aurkezpena, Ganbaran.
Azaroak 25, larunbata:
Ilunabarrean Txondarra pixteko ekitaldia.
Azaroak 26, larunbata:
Feri eguna
Abenduak 3, larunbata:
19:00 Nafarroaren eguna eta Euskararen eguna bakarrizketa. Ganbaran.