Irailean behera egin du langabeziak Hernanin, 1.170 langabetu daude

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 5a, 01:00

langabeziak behera egin du irailean Hernanin, Gi­puz­koako joerari jarraituta. Iraileko datuak ekai­nekoekin al­deratuz gero, 21 langabetu gu­­txiago daude herrian, 1.170 guz­ti­ra. Sek­toreka aztertuz gero berriz, in­dus­tria eta zerbi­tzue­tako sek­toreetan egin du lan­gabeziak gehien behera: in­dustrian %5 jaitsi da, eta %2, zer­bitzuetan. 2010eko iraileko datuekin alderatuz gero, lan­gabezi kopurua altuagoa da 2011n, 71 langabetu gehi­gorekin.
Gipuz­koan ere, joera berdina izan da, eta ekainetik irailera bitartean behera egin du langabeziak. Ekainean 41.474 ziren lanik gabe zeu­denak, eta irailean 1.231 gu­txia­go dira, 40.243, hain zu­zen. Joan den urteko datuei erre­paratuz gero ordea, aur­ten­go irailean 2010ekoan bai­no 1.339 pertsona gehiago zeu­den lanik gabe, Gipuzkoan.

Eraikuntza, gora egin duen sektore bakarra
Paroaren datuak sektoreka az­tertuz gero, eraikuntzan izan du eragin gehiena krisiak, azken hiruhilekoan. Ekainean 128 pertsona zeu­den langa­bezian, eta irailean 2 gehiago dira lanik gabe daudenak. Ez da zenbaki esanguratsua, bai­na beste sektore guztietan langabezia jaitsi egin dela kon­tuan izanda, agerian geratzen da eraikuntzak bizi duen egoera latza.
Industria eta zerbitzue­tako sektoreek berriz, emai­tza one­kin bukatu dute hiru­hilekoa langabeziari dagokio­nean, bie­tan behera egin baitu. Industria da gehien jaitsi dena, %5a, alegia. Ekai­nean lanik gabe zeuden 226 per­tsonetatik 14k lana bilatu dute. Segidan, zerbitzuen sektorea dago (jende gehien biltzen duena), %2ko jaitsie­rarekin. Kasu honetan, 759 pertsona zeuden langabezian ekainean, eta irailean 744 ziren lanik gabe zeudenak.
Azkenik, maila baxua­goan, nekazaritzan ere behera egin du langabeziak; irailean ekainean baino bi pertsona gutxiago zeuden langabezian; 14 guztira.

25-44 urte bitarteko emakumeak, langabezia gehien jasaten dutenak
Langabezia sexuari dagokio­nean aztertuz gero, alde nabarmenarekin, emakumeak dira gehien jasaten dute­nak. Irailean 634 emakume zeuden langabezian, gizonez­koak baino 102 gehiago.
Adin tarteari erreparatuz gero berriz, bi kasuetan langabezia gehien 25-44 urte bitarteko adin-tartean dago. Kasu honetan, irailean 304 ziren lanik gabe zeuden emakumeak, eta gizonak 267 ziren. Segidan, langabetu gehien dituen adin-tartea 45 urtetik gorakoa da: emakume langabetuak 280 dira, kasu honetan; gizonezkoak 215.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!