Garayar eta Areizagako autobusak, ordubetero, larunbata gauetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 4a, 01:00

Neguko ordutegian murgilduta dira Areizaga eta Garayar autobus zerbitzuak, eta dagoeneko martxan dituzte larunbata gaueko zerbitzuak. Garayarreko autobusek 23:00etan hasten dute larunbata gauetan zerbitzua, Urnietatik, eta ordubetero izaten da Donostiara joateko aukera, goizeko 06:00ak arte. Bueltan berriz, 23:30etan ateratzen da aurrenekoa Okendotik, eta goizeko 06:30etan azkenekoa; tartean, ordubetero dago zerbitzua. Areizagak larunbat gauetan eskaintzen duen zerbitzua ere ordubeterokoa da. Hernanitik Donostiara, 23:30etan ateratzen da aurreneko autobusa, eta 05:30etan azkenekoa. Donostiatik Hernanirako bidean berriz, Okendotik 24:00etan ateratzen da aurrenekoa, eta 06:00etan azkenekoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!