Gipuzkoako Txapelketako hiru partidu jokatuko dira gaur Ibaetan. Horien artean, azpimarratzekoa da Esnal eta Aizpitartek Igeldoren aurka jokatuko duten partidua, senior lehenengo mailan. Hernaniko bikoteak gaur irabazten badu, semifinaletara sailkatuko da. Partidua Ibaetan jokatuko da, 19:00etatik aurrera. Beste bi partiduak: eskuz infantiletan, Zumaia/Manex Noble (19:00, Zumaia), eta Urnieta/Alain Agirre (19:30, Urnieta).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!