Mohamed M. Hammu narratzaile bereberea izan zen asteazkenean Biterin. Marokoko Rif lurraldean emakume berebereek kontatzen dituzten istorioak narratu zizkien bertaratutako 16 herritarrei. Hammuren saioa oso bitxia iruditu zitzaien hernaniarrei orokorrean, baina oso pozik eta gustora entzun zituzten hango istorioak. Raquel Gonzalez liburutegiko arduradunak azaldutakoaren arabera, entzuleak ez ezik, ipuin kontalaria ere oso gustora geratu zen hernaniarrek emandako erantzunarekin.