Denboraldiko txapelketa garrantzitsuenetako batekin bukatuko dute urtea goi mailako erremontistek, Azysa Binakako Txapelketarekin. Asteazkenean aurkeztu zituzten Galarretan, parte hartuko duten sei bikoteak: Ezkurra eta Aizpurua II, Urtasun eta Etxeberria IIIa, Juaristi eta Lizaso, Matxin III eta Urrutia I, Zeberio eta Ion, eta Urriza eta Agirrezabala. Sei bikoteak bi multzotan banatuko dira: hiru bikote A taldean, eta beste hiru B taldean.
Hiru faseko txapelketa
Azysa eta Oriamendi enpresetako ordezkariek egin zuten aurkezpena, eta azaldu zutenez, txapelketak hiru fase izango ditu aurten: final laurdenak, finalerdiak eta final haundia.
Final laurdenak ligaxka bidez jokatuko dira, sei partidutan, larunbata eta ostegunetan, guztiak Galarretan. Aurreneko partidua bihar jokatuko da, eta A taldeko bi bikote izango dira aurrez aurre: Ezkurra eta Aizpurua II eta Urtasun eta Etxeberria III.
Finalerdietako partiduak berriz, joan-etorrian jokatuko dira, Galarreta eta Euskal pelotalekuak tartekatuta. Enpaterik balego, desenpateko partidua abenduaren 10ean jokatuko litzateke.
Azkenik, txapelketako bi bikote onenek jokatuko dute finala, abenduaren 17an, Galarretan.
FINAL LAURDENAK:
Azaroak 5: Ezkurra-Aizpurua II/ Urtasun-Etxeberria III
Azaroak 10: Juaristi-Lizaso/
Matxin III-Urrutia I
Azaroak 12: Zeberio-Ion/
azaroak 5eko irabazlea
Azaroak 17: Urriza-Agirrezabala/ azaroak 10eko irabazlea
Azaroak 19: Zeberio-Ion/
azaroak 5eko galtzailea
Azaroak 24: Urriza-Agirrezabala/ azaroak 10eko galtzailea
FINALERDIAK:
Azaroak 26: A taldeko aurrenekoa/ B taldeko bigarrena (Joanekoa)
Abenduak 3: B taldeko aurrenekoa/ A taldeko bigarrena (Joanekoa)
Abenduak 3: A taldeko aurrenekoa/ B taldeko bigarrena (Bueltakoa)
Abenduak 8: B taldeko aurrenekoa/ A taldeko bigarrena (Bueltakoa)
FINALA:
Abenduak 17