«Orain da garaia presoen gaiari gogor heltzeko; kalea berreskuratu behar dugu»

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 4a, 01:00

Euskal Herriak bizi duen garai berrira moldatzen ari da Hernaniko Amnistiaren Aldeko Mugimendua. Hemendik aurrera, preso eta iheslarien aldeko dinamikak sortzeko ardura, herri mugimenduak izango du, gaiarekin sentsibilizazioa duten herritar guztiengana iristeko asmoz.

Garai berrira egokitzen ari da Hernaniko AAM. Nola iritsi da egoera honetara?
E. M.: 30 urteotan presoen aurkako errepresioa 3 modutan gau­zatu dute estatu es­pai­nia­rrak eta frantsesak. Lehe­nda­bi­zi presoekin jokatu zuten, ko­lektibo bezala sun­tsitzen saiatu ziren. On­doren, presoen aldeko taldeak, talde antierrepresiboak suntsitzen saiatu ziren, gestorak eta beste talde batzuk ilegalizatuta. Eta azkenik, elkartasuna bera suntsitzen ahalegindu dira, kontzentrazioak, argazkiak… ilegalizatuta. Egoera berri honetan, hausnarketa bat egin da herriko jende ezagunarekin eta ikusi da gizarteak, herriak izan behar duela ardura, preso eta iheslarien aldeko dinamikak sortzeko. Talde berri bat sortuko da. Herriko jende ezaguna izango da, erreferentea, sor­tzen den herri mugimendua herriaren islada izan dadin.

Zer asmorekin?
L. L.: Preso eta iheslarien es­ku­bideen aldeko sentsibilizazioa eduki dezaketen per­tsona guz­tiengana iritsi nahi da. Badakigu herrian badagoela jende pila bat sentsibilizazio hori daukana, bai­na arrazoi ezberdinengatik ez da kalean ikusten. Ikusten dugu egun konkretuak daudela, urtarrileko ma­nifa, Hernanitik autobus pila joaten dena; elkartasun eguna, jende askok parte har­tzen duena... baina oso egun puntualak dira. Eta lortu behar duguna da jende guzti hori inplikatzea, bakoi­tzak bere aletxoa jarrita, egunerokotasunean. Jendeak uler­­tu behar du orain dela garaia presoen gaiari gogor heltzeko. Indarrak hartu eta kalera atera behar dugu berriro. Hori berreskuratu behar dugu.

Jendea erantzuteko prest ikusten al duzue?
E. M.: Guk ikusten dugu Her­na­niko herritar gehienak ados daudela preso eta iheslarien aldarrikapenekin. Onar­tzen du­­te gatazka bat dagoela eta hori konpondu egin behar dela. Egoera alde dugu, bilatu behar ditugunak dira, dinamikak, jendea kalera ateratzeko.
L.L.: Kontuan izan behar da baita ere, Hernanin ditugula 27 preso. Horietatik bat be­ra ere ez dago Euskal Herrian. Denak daude 500 km-tik gorako dis­tantzian; horrez gain, Pa­rot doktrina daukaten 3 preso daude kolektiboan: Pakito Lujan­bio, Inma Noble eta Jose Ja­bier Zabaleta Baldo. Lege aldaketekin bat baino gehiago daude bizi arteko espetxe zigorra dutenak, bi preso daude osasun asistentzia egokirik jasotzen ez dutenak, diagnostikorik egin gabe…

Herri mugimendu berriarekin, AAM desagertu egingo da?
L. L.: Ez da posible desager­tzea. AAMk nire ustez jarraitu behar du egoten. Hori bai, moldatu egingo da. Herri mugimenduarekin nahi baldin badugu iritsi, gaiarekin sentsibilizazioa du­ten guztiengana, aldarrikapenak izan­go dira: preso gaixoak kalera, kondena betea duten presoak kalera, presoak Eus­kal He­rrira… Baina beste helburu bat da, amnistia, eta hori ezin du­­­­gu baztertu. Gainera, amnis­­tia ez da ba­karrik «presoak kalera», ga­taz­ka konpontzea ere bada, eta hori lortu behar dugu: presoak etxeratzea, eta aurreran­tzean gehiago ez izatea.

Garai berri honetan, presoekin zer gertatuko da? Zuentzat orain ze pauso emango dira edo eman beharko lirateke?
E. M.: Ikusten dugu ez dela amnistia bat izango. Baina guk argi daukagu gure aldarrikapen nagusia dela eta horren alde borrokatuko dugu. Egia da tarteko pausoak ere badaudela. Lehenda­bizi­koa izan beharko luke, gaixo larriak eta kondena betea dutenak atera­tzea. Hurrengo pausoa, epe motz batera, dispertsioarekin bukatzea eta presoak Euskal Herrian egotea. Pertsonalki, suposatzen dut, gradualki aplikatzen joango direla gauzak. Esa­terako, Parot Doktri­narekin ia 100 preso daude. Orduan, bat-batean 100 preso atera­tzea ezinezkoa izango da beraientzat eta batzuk aterako dituzte eta beste batzuk ez. Saiatuko dira senide eta pre­soekin jokatzen. Nahiko dute, gure arteko kohesioa puskatu eta hor ez dugu erori behar. Ez ditugu irtenbide per­tsonalak bilatu behar, baizik eta kolektiboak. 

KONTZENTRAZIOA, GAUR
AAMk deituta, kontzentrazioa egingo dute, gaur, 20:00etan, Zinkoenean. Lema: Gaixo larriak eta kondena osoa betea duten presoak etxera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!