GPSa erabiltzen ikasteko aukera

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 2a, 01:00

Mendiriz Mendi elkarteak, GPS erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du bazkideentzat. Oinarrizko ikastaroa izango da. Jexux Azkuek emango ditu klaseak. Ikastaroa, azaroaren 22, 23 eta 24an izango da. Teoriaz gain, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango da. Ordutegia: 19:30etatik 21:00etara. Izen ematea zabalik dago dagoeneko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!