Arrandegietan tupperren erabilera bultzatzeko kanpaina gaur bukatuko da, 6 hilabeteren ondoren. Beraz, azkeneko zozketa gaur egingo da, 09:00etan, Udaletxeko Pleno Aretoan (2. pisua). Kanpaina hau dela eta, Hernaniko arrandegietan erosketa egiterakoan, tupperra erabiltzen duten bezeroei zozketa baterako zenbakia ematen zaie. Saria: arrandegi bakoitzak 30 euro ematen ditu arrandegiko produktuetan gastatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!