`KEnKT´ Kristau Euskaldunen Kultur Taldea, Hernaniko kultur elkarte berria da eta Hitzetik hortzera hitza lemapean, Nazareteko Jesusen nondik norakoak ezagutzera eman nahi ditu.
Hori horrela, Joanen ebanjelioari buruzko ikastaro bat eskainiko dute, Biblia soilik erabiliz eta talde lanean oinarrituta. Helburuen artean dute, Biblia eta euskal kultura zabaltzea.
Aurkezpen eguna gaur da, 20:00etan, Biterin. Interesa duten herritarrei aurkezpenera azaltzeko dei egiten diete. Bertan, informazio gehiago lortzeko aukera izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!