Lau puntu erabakigai, bihar

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 3a, 01:00

Tokiko Gobernu Batzordea izango da bihar, 08:30etan Alkatetzan (2. pisua). Lau puntu izango dituzte erabakitzeko: aurreko akta onartzea; Galarretako bi partzelatan Oneo Ideo Innovation City eraikina eraikitzeko baimen eskaera, Oronak aurkeztua; Akarregi poligonoko 1go partzelan hoteleko erabilera jartzeko kontsulta; eta Udal administrazioko funtzionarioei diziplina espedienteak irekitzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!