Joseba Garmendia - Ekonomia doktorea eta EHUko irakaslea: «Krisi honek luze joko du eta egoerak okerrera egin dezake»

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 3a, 01:00

Joseba Garmendia Ekono­mia doktorea eta EHUko irakaslea orain dela bi urte Hernanin izan zen krisi ekonomikoaren nondik-norakoak azaltzen. Bi urte beranduago, berdin edo okerrago gaudela azaldu dio Hernaniko Kronikari eta bi urte hauetan zer gertatu den azalduko du gaur, 19:30etan, Biterin. «Nolabait, egon da krisiaren bigarren manifestazio bat edo agerraldi bat, eta orain gaude beste errezesio baten atarian. Krisiaren izaera, neurri batean, aldatu egin da eta esplikatuko dut zertan datzan aldaketa hori eta aurrera begira zer nolako panorama daukagun». Berak ez du etorkizun onik aurreikusten: «Krisi hau ez da konponduko ez bi urtetan, ez hirutan. Luze joko du eta egoerak okerrera egin dezake. Kontuan izan, kapitalismoak izan duen krisirik haundiena dela». Zer egin daitekeen galdetuta, instituzioetatik, garapen agentzietatik... zerbait egin daitekeela dio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!