Joan den ostegunean, Elkartearteko Mus Txapelketako sailkapen ligaxka bukatu zen eta finalaurdenak jokatuko dituzten elkarteak erabaki dira: I. taldean, Ur Mia A eta Etxeberri A; II. taldean, Karobi A eta Txantxangorri A; III. taldean, Goiz Eguzki B eta Ur Mia B; eta IV. taldean, Etxeberri B eta Elizatzo B. Finalaurdenak azaroaren 14an jokatuko dira Gure Txoko elkartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!