Hernani’n Musik programazioaren barruan, bigarren emanaldia eskainiko du bihar Alos Quartet laukoteak. Harizko laukote klasikotik abiatuta, ikuspegi berri bat eskainiko du taldeak. Emanaldia 20:00etan izango da Biterin. Horrez gain, aurretik, taldeak berak kontzertu pedagogikoa eskainiko du haur eta gazteentzat. Hori ere Biterin izango da, 17:00etan. Emanaldi nagusirako sarrerak salgai daude dagoeneko, 6,65 euroan, Biterin.
Ibilbide luzeko lau musikari Alos Quartet 1999 urtean sortu zen, Et Incarnatus taldearen baitan. Ibilbide artistiko luzeko lau musikarik osatzen dute taldea, eta musika klasikoan ez ezik, egungo moldeetan ere maila bikaina eskaintzen dute kideek. Honakoek osatzen dute laukotea: Xabier Zeberio (Biolina eta Nyckelharpa, Francisco Herrero (Biolina eta Biola), Lorena Nuñez (Biola) eta Pello Ramirez (Biolontxeloa eta Akordeoia). Taldearen errepertorioak egungo musikaren arlo ezberdinak lantzen ditu eta harizko laukote klasikotik abiatuta, ikuspegi berri bat eskaintzen du.
2005ean, lehenengo diskoa Estudioan eta zuzeneko saioetan hainbat musikarirekin batera jardun ondoren, 2005ean argitaratu zuen Alos Quartet-ek bakarkako lehenengo diskoa. Geroztik, zuzeneko saio erabat berritzaileetan garatu du proiektu hori. 2007 eta 2009 urtekoak dira taldearen hurrengo grabazioak, azken hori hamar urteko ibilbidea laburtzeko plazaratua: 10 tanta, 10 urte, 10 doinu... 10 ate.