Ereñotzuko Udazken Kulturalaren barruan, bertso afaria izango da larunbatean eta txartelak erosteko azken eguna gaur da. Erreserbatzeko: 625703656; edo olakae@gmail.com. Prezioa: 25 euro. Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto ariko dira bertsotan. Afaria 20:30etan hasiko da. Igandean, berriz, Ametsen fabrika ipuin
antzeztua izango da,
11:30etan, kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!