A taldean Ezkurra izan den bezala, B taldean, Endika Barrenetxea erremontista hernaniarra izan da urriko jokalaririk onena. Hernaniarra urriko rankingeko buru izan da 38,13 punturekin. Atzetik geratu da Matxin VIa 37,4 punturekin. Gainera, partidu zailak jokatu ditu hernaniarrak eta horietatik 6 irabazi eta 2 bakarrik galdu ditu. Oriamenditik jakinarazi dutenez, garaipen ugari lortzeaz gain, jokoa izugarri hobetu du udan zehar eta urrian, eta Oriamendiko kuadroan lekua irabazten ari da. Lehenengo partiduak jokatzetik, laugarrenak jokatzera pasa da eta batzuetan baita hirugarrenak ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!