Aspertzeko aukerarik ez da izango hilabete honetan Goizuetan, ekitaldiz betetako Azaro Kulturala prestatu baitute. Ostiralean hasiko da, Madalenako ermitari buruzko diapositiba emanaldiarekin. Larunbatean, berriz, ermitaren inaugurazioa izango da, besteak beste.
Bestalde, azaroaren 12an Gazte Asanbladak 20garren urteurrena ospatuko du. Kontzertuak izango dira: Des-Kontrol, Bongo Botrako, Esne Beltza eta 3Gabe2. Txartelak Garin eta Amaian, 10 euroan.
EGITARAUA:
Azaroak 4, ostirala:
18:30 Madalenako ermitaren
diapositibak, J.J. Etxeberriaren eskutik, eskolako jangelan.
Azaroak 5, larunbata:
11:00 Madalenako ermitaren
inaugurazioa. Meza eta festa.
18:30 Ahozko ondarearen
aurkezpena, eskolako jangelan.
Azaroak 11, ostirala:
18:00 Umeentzat karaokea eta
ondoren berendua. Ganbaran
Azaroak 12, larunbata:
Gazte Asanbladaren 20. urteurrena.
10:00 Argazki erakusketa
11:00 20. urteurreneko graffitia 12:00 Taldeko argazkia.
13:00 Triki bazkaria
14:30 Herri bazkari+enkantea
18:00 Elektro-txaranga
20:00 Ekitaldi nagusia
22:00 Kontzertuak: Des-Kontrol, Bongo Botrako, Esne Beltza eta 3gabe2.
Azaroak 18, ostirala:
19:00 Argazki emanaldia: Guatema. Ganbaran.
Azaroak 19, larunbata:
19:00 Goizuetako etxeak liburuaren aurkezpena, Ganbaran.
Azaroak 25, larunbata:
Ilunabarrean Txondarra pixteko ekitaldia.
Azaroak 26, larunbata:
Feri eguna
Abenduak 3, larunbata:
19:00 Nafarroaren eguna eta Euskararen eguna bakarrizketa. Ganbaran.