Antonio Alvarez Solisek hitzaldia emango du etzi, gaur egungo egoera politikoari buruz

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 5a, 01:00

Antonio Alvarez Solis kazetari ezaguna izango da Hernanin astelehenean. Natzak gonbidatuta etorriko da eta 2012: ¿Año de libertades? hitzaldia emango du. Bertan, gaur egungo egoera politikoa aztertuko du. Josu Juaristi Zazpikako zuzendariak aurkeztuko du hitzaldia. Arratsaldeko 19:30etan izango da, Biteriko areto nagusian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!